Hidrogeno berdea kostu txikian sortzeko teknologia garatuko dute
Tubacex Innovacion, Cidetec, CIC Energigune, EHU, Tekniker, Petronor Innovacion eta Energia Klusterrak osatutako partzuergoa, Tecnalia buru duela, EAEn hidrogeno berdea sortzeko teknologiak garatzen ari da.
«Hidrogeno berdea ekoizteko teknologiak eta soluzioak garatzea eta hobetzea» du xede proiektuak, halako hidrogenoa «era lehiakorragoan» lortzeko, energia berriztagarriak erabiltzen laguntzeko eta eskala handian fabrikatzea lortzeko kostuak murrizteko.
«Hidrogenoak ekonomia deskarbonizatzen laguntzeko ahalmen handia duenez, funtsezkoa izango da trantsizio energetikoan; bereziki, elektrifikatzeko zailak diren sektore eta prozesuetan», azaldu dute. Aurreikuspenen arabera, «lehengai gisa erabiliko da hainbat alorretan: industria kimikoan, sektore industrialen deskarbonizazioan, mugikortasunean...».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
