«Bugaled-Breizh» desegingo dute
Justiziak arrantza istripua izan zela ebatzi arren, AEBetako urpeko ontzi batek hondoratu zuela diote senideek. Txatarrera bidean da.

Esperientzia handiko bost arrantzale “Bugaled-Breizh” (Bretainiako semeak) arrantza-ontziarekin batera desagertu ziren 2004ko azaroan, Kornualles-eko kosta parean. Itsasoa ez zegoen bereziki haserre, baldintzak onak ziren, eta bat-batean, «Lagundu! Lagundu!» sokorru dei batzuk eginda, hondoratu egin zen. Urteotan senitartekoek erantzunak eskatu dituzte, epaitegi guztietako ate guztiak joz, bazekitelako une hartan bertan NATOko indarrak maniobra militarretan ari zirela eta AEBetako erasorako urpeko ontzia itsasontzia desagertu zen koordenatu berberetan zebilela. Urpeko ontzi militarrak hondoratu zuela konbentzituta, direnak eta ez direnak egin behar izan dituzte justizia eskatzeko, beren senideen memoria gordetzeko. Londreseko Auzitegi Gorenak eman zuen azken ebazpena: arrantza istripua izan zen. Orain, itsasontzia desegitea agindu dute. Senitartekoen amorruaren gainetik, txatarrerako bidean da “Bugaled-Breizh”. Egia, baina, ezin da txatar bihurtu. Hori diote lagun eta senideek. Urpeko ontzia identifikatzeko ahaleginetan segitu nahi dute, militarren sekretuen aurka, Bretainiako semeek hori behar eta merezi dutelako.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
