Ane Urkiri Ansola|01/09/2018 00:00
Artista eta sortzaileen lan baldintzak duintasunera hurbiltzeko urratsak

Idazleak, musikariak, aktoreak, dantzariak, sortzaileak hartzen dituen sektoreak oinarri batzuk finkatu dituela albiste da, Artisten Estatutuaren ebazpena onartu baitu Madrilgo Kongresuko Kultura Azpibatzordeak. Aho batez. Eta horixe da sortzaileek nabarmentzen dutena, oraindik ere Estatutua aplikatzeko urratsak emateke egon arren.