amagoia.mujika@gaur8.info

Zuri-beltzean ez gara kabitzen

Jon Urbe/ Argazki press
Jon Urbe/ Argazki press

Zuria edo beltza, aukeratu. Artean txikiak garela, haurrak, koloreak deskubritzen ari garela, ataka estu horretan jartzen gaituzte. Aukeratu. Eta aukeren inguruan galdetzerakoan, ezustea: zuria edo beltza.

Zergatik? Eta zer gertatzen da tarteko kolore guztiekin? Zergatik janzten dizkigute ortzadarra daramaten kamisetak? Zergatik erakusten dizkigute kolore guztien xehetasun eta izenak gero, handien bidean, helduen bidean, ibili beharreko bideak beti zuri-beltzekoak baldin badira?

Errenteria-Oreretan homofobiaren kontrako zebra-bidea jarri dute, duela 35 urte herrian erail zuten Francisen oroimenean. Francisek erabaki zuen ez zela zuri-beltzeko zebra-bideetatik pasako. Erabaki zuen pasabide zabalagoak eta koloretsuagoak behar zituela bizitzan pausoak emateko. Horregatik koloretako zebra-bidea Francis gogoratzeko eta gainontzekoei galdera pizteko: pertsona bakoitzak bere baitan gordetzen dituen ñabardurak kabitzen al dira zuri-beltzean?