Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

NATURAK SINATZEN DITU ARTELANIK BIKAINENAK

Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS
Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS

Elurrak bazterrak zuritu ditu, argia argitu du, berritu egin ditu zelaiak, kaleak, espaloiak eta etxe atariak. Egunerokotasuna aldatu du, hankaz gora jarri, desordenatu. Eta hala ere, hain agertzen da zuri, eder, argitsu, ordenatu argazkietan. Beti hor egon izan balitz bezala.

Itsasoari begira denbora ez da existitzen. Eta berdin gertatzen da elurrari begira ere. Horregatik bakarrik, denboraren tiraniatik askatzen gaituelako tarte batez, merezi izan du elurrak.

Eta bai, oraindik ere naturak sinatzen ditu artelanik bikainenak.