PARIS COP21, KLIMARI BURUZKO GOI BILERA

François GUILLOT/AFP
François GUILLOT/AFP

Abenduan Parisen izandako CPO21 goi bileran lehenengoz onartu dute 200 herrialde inguruk nazioarte mailako akordioa klima aldaketari aurre egiteko.

Hartara, konpromisoa hartu dute karbono kontsumoa murriztuko duen ekonomia baten alde pausoak elkarrekin emateko. Akordioa lortu duten agintariek irribarretsu eman zuten akordioaren berri, nahiz eta ez dituen iritzi guztiak ase. Kritikoen ustez, akordioak asko dauka diplomatikotik eta gutxi eraginkortasunetik. Bultzatzaileen esanean, berriz, «mailu txiki bat da, baina lan handia egon dezakeela sinetsita gaude». Ikusi egin behar.