XIX. mendeko Gasteizen merkatu egun eder bat

XIX. mende amaieran Gasteiz zerbitzu eta merkataritza hiria zen nagusiki eta 30.000 bat biztanle zituen. Argazkian merkatu egun bat ikus daiteke, 1890 eta 1910 bitartekoa, Ama Zuriaren plazan, 1901. urtean Gasteizko Udalak ofizial egin zuen izena. Argazkiaren egilea Lorenzo Elorza da (Gasteiz, 1861-1931). 1903 eta 1920 bitartean marrazkigintza irakaslea izan zen Arteen eta Ofizioen Eskolan, baita Gasteizko Irakaskuntzaren Institutuan ere. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Ateneoko presidentea zen Federico Baraibarren lagun min, kolaboratzaile eta idazkari pertsonala izan zen eta, hain juxtu, Arabako Artxibo Historikoan dagoen Baraibar funtsa osatzen duten argazki asko eta asko Elorzarenak dira. Bereziki Euskal Herriko monumentuak eta hondakin arkeologikoak jaso zituen bere argazkietan.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
