DESIO HEDATU BAT EPAITZEN ARI DIRA

Aurpegi serioak, kezkatsuak, negargura ezin disimulatu dutenak. Ez da harritzekoa, itsaso aldetik izarra egonda ere, Madrilgo Auzitegi Nazionalaren parean. Han, besarkadak azkena izango balitz bezalakoak izaten dira, justizia eskatzen duten horiek Justiziaren beldur bizi baitira, neurri handian auzitegi horri esker. Hasi da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, herritarrak ez baina aberriaren etsaiak epaitzen dituzten jauregian. Entzun dugu, azkenik, auzipetuen ahotsa. Urte eta erdian bertsio ofiziala hitzetik hortzera entzun ondoren. Guardia Zibilaren bertsioa. Hamarkada luzeetan haren bertsioak entzun ondoren. Eta beldur gara, onenean errepide kontroletan topo egin ditugun horiek maitatzera behartzen duen Justiziaren beldur. Gorrotoa ereinez maitasuna batzea espero duen larderiaren beldur. Akusazio nagusia, ustezko delituaren larria, gaur atzo baino zabalduago dagoen desio bat da. Nork sinistu lezake inguru honetako herritar gehienek kontsigna baten zain zeudela, alde, hanka, ospa egin dezaten desiratzeko? Xabier Izaga Gonzalez


Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
