Dulantziko nekazariak, 1925ean

Irudia oso piktoriko eta, aldi berean, oso deskribatzailea da. Bertan gizonak, emakumeak eta umeek hainbat lanetan parte hartzen ageri dira, laboreak moztutakoan haiek bildu ondoren, larrainera eramaten dituztenean. Oraindik zenbait gurdi laborez beteta daudela, emakumeak eta gizonek laboreak sardeekin haizatzen dituzte, narra pasatu ondoren, lastoa alde batera eta alea bestera utziz, haurrek eultzia prestatzen duten bitartean. Argazkia Enrique Guinea argazkilari dokumentalistak (Gasteiz, 1874-1944) Dulantzin egina da (Araba), 1925ean. Sasoiko aldizkari grafikoekin kolaboratu zuen, hala nola, besteak beste, Madrilgo “Mundo Gráfico” eta “La Esfera”, Bartzelonako “La Hormiga de oro” eta Donostian argitaratzen zen “Novedades”. Gaur egun Gasteizko Udal Artxiboan haren milaka negatibo daude gordeta.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
