Juantxo EGAÑA

Galdategian, duela mendebete

Pascual Marin, Marin funtsa. Kutxateka
Pascual Marin, Marin funtsa. Kutxateka

XX. mendearen hasierak hamaika langile borroka ekarri zituen, batez ere meatze inguruetan eta fabriketan. Euskal lurraldeetan greba ugari izan zen, lan baldintzen hobekuntza, lanaldia zortzi ordura murriztea eta soldata igoerak aldarrikatzeko. Sindikatu metalurgikoek indarra hartu zuten 1916tik aurrera, eta haiekin batera, 1911n sortua zen ELA-SOV euskal sindikatuak. Artikulu hau ilustratzen duen argazkia 1922an egina da, Gipuzkoako galdategi batean. Urte hartantxe, patronalak soldataren %20ko murrizketa iragarri zien sektore horretako langileei. Irudian, lan-baldintza gogorrak ikusten dira, inolako babesgarririk gabe, langileak metal galdatuaren arriskuaren aurre-aurrean eta oinetan espartinak dituztela.