02/11/2019

Gudariak eta internazionalistak, Galdakaon preso, 1937an

Argazki hau armada frankista Galdakaora sartu eta biharamunean egindakoa da, 1937ko ekainaren 16an, Bilbo jausi baino hiru egun lehenago. Irudi harrigarria da, beharbada orain arte ez baitugu horrelakorik ikusi. Argazkilari ezezagun baten kamerak preso hartutako gudari eta internazionalista talde baten atxilotze unea jaso zuen. Argazki gogorra da, militar kolpista eta genozidek moztutako bizitzen etorkizun zalantzagarria aurpegietan islatzen da. Argazki hau gaur egun Madrilgo Biblioteca Nacionalean ikusgai dagoen “Frente de Vizcaya. Prisioneros rojos cogidos en Galdacano" izeneko erreportajearen parte da.