Juantxo EGAÑA
BEHATXULOTIK

Gure herrietako txokoak duela bi mende nolakoak ziren kontatzen dutenak

Gure herri eta hirietako zenbait gune eta leku enblematikotako hemeretzigarren mendeko argazkiak, koadroak edo marrazkiak gaur egunera arte iristen dira. Hau da Donostiako Plaza Zaharreko iturriaren kasua. Dagoeneko desagertua dagoen arren, iturriko lehoia kontserbatzen da eta gaur egun Lasala plazan dago. Orain arte ez zen iturriaren argazkirik ezagutzen, eta hor dago goian ageri den irudiaren balioa, desagertutako espazio baten dokumentu historiko gisa. Harresian bizi ziren donostiarrek iturri horretan biltzen zuten ura Izoztegi errekatik zetorren eta Morlanseko akueduktutik iristen zen. Irudi estereoskopikoa Eugene Sevaistre normandiarrak (1817-1897) egin zuen 1857an. Kanadako Arkitektura Zentroak Eugene Sevaistreren argazki estereoskopikoak gordetzen ditu, besteak beste, Euskal Herriko, Baionako, Irungo, Pasaiako eta Hondarribiko zenbait herritakoak.