Naiz.info
Bilbo

Nagusitasun osoz irabazi du txapela Olaizolak (22-7)

Sekulako erakustaldia egin du goizuetarrak. Irujok partida hasieran bakarrik jarraitu ahal izan dio, baina zazpigarren tantutik aurrera ezin izan du ezer egin Olaizolari gelditzeko.

Olaizola garaipena ospatzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Olaizola garaipena ospatzen. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Olaizola II.-ak buruz buruko hirugarren txapela irabazi du Miribillan Irujoren aurka (22-7). Goizuetarra nagusi izan da eta Irujok ezin izan du ezer egin. Sekulako jokoa erakutsi du eta saiatu den guztian asmatu du.

Iberoko aurrelariak partida hasieran bakarrik jarraitu ahal izan dio Olaizolari, baina zazpigarren tantutik aurrera nagusi izan da goizuetarra.

Miribillako frontoian giro bikaina izan da, nahiz eta ez den guztiz bete. 70 bat sarrera gelditu dira saldu gabe.