Ohar baten bitartez, Gipuzkoako hiriburuko Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezker abertzaleak, LAB, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuekin batera, Londresen jazotako atxiloketak salatu dituzte, «bereziki Donostiako bizilaguna den Antton Trotiñorena».
Haien iritziz, atxiloketok «Espainiar Gobernuak euskal gatazkaren konponbidearekiko agertzen duen arduragabekeriaren adierazle» dira. Ondorioz, atxiloketak behingoz etetea exijitu dute, «ez baitira atxiloketak egiteko garaiak, bakearen bideak urratsak ematekoak baizik».
Gobernu espainolak egun aplikatzen duen espetxe politika ere arbuiatu egin dute aipatu eragile politiko eta sindikalek.
Azkenik, dei egin diote donostiar orori, gatazkaren konponbidearen aurkako «eraso hauek irmoki» salatu ditzaten. Bide horretan, gaur egingo den elkarretaratzean (20.00etan, Mirakruz Gainan) eta biharko manifestazioan (13.00ean, Zubiaurreko errotondatik abiatuta) parte hartzeko gonbitea egin dute.

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

