Efe eta Europa Press berri agentziek zabaldu dutenez, Polizia espainolak hiru lagun atxilotu ditu Sevillan eta Cadizen. GRAPOko kide izatea eta 1995eko ekainean Publio Cordon enpresaburu zaragozarraren bahiketa leporatzen diete. Vicente Sarasa Cecilio, Jose Antonio Ramon Teijelo eta Manuela Ontanilla Galan dira atxilotuak.
Enpresaburua gordeta izan zuten etxea ere aurkitu omen dute, Lyonen. Atxilotuetako batek alokatu omen zuen, dokumentazio faltsuarekin. Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainolak azaldu duenez, Guardia Zibilak aurkitu zuen etxe hori. Cordon armairu batean sartuta eduki omen zuten, kate batez itxita. Bahitu eta hamabost bat egunera, leihotik ihes egiten saiatu zen, bi solairuko altueratik, baina jasandako zaurien ondorioz hil egin zen.
Enpresaburuak bahituta zeraman egun bakoitzeko paretan marrak egiten zituela esan du, eta horregatik ondorioztatu dute hamabosgarren egunetik aurrera hil zela.
«Gorpua aurkitzea bakarrik falta da», adierazi du Barne ministroak. Mont Ventoux-en lurperatu zutela esan du, eta gaurko atxiloketen ondoren «itxaropena» duela zehazki non dagoen jakiteko. Kasua argitzeko Guardia Zibilak «lekuko babestu» baten laguntza izan duela ere esan du Fernandezek.
1995ean bahitua
Publio Cordon 1995eko ekainaren 27an bahitu zuten bere etxe inguruan korrika ari zela. Familiak hilabete beranduago Parisen 400 milioi pezetako erreskatea ordaindu zuen eta GRAPOk aske utzi zutela esan zuen, baina enpresaburua ez zen agertu. Ordutik hipotesi asko izan dira haren inguruan.
Bahiketagatik Enrique Cuadra, Jose Ortin eta Concepcion Gonzalez atxilotu zituzten eta 1998an 86 urteko espetxe zigorra ezarri zien Auzitegi Nazional espainolak.
2007an beste epaiketa bat egin zuten Auzitegi Nazionalean eta Fernando Silva Sanderi 28 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Isabel Llaquet eta Manuel Perez PCE(r)ko kideak absolbitu egin zituzten, baina Epaitegi Gorenak Manuel Perez zigortu zuen bi urte beranduago.
2009an, Fernando Grande Marlaska epaileak kasua ireki zuen berriro, Silva Sandek enpresaburua berak lurperatu zuela aitortu ondoren.
Aurtengo ekainaren 9an, Zaragozako epaitegi batek ofizialki hiltzat jo zuen.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

Denuncian a la alcaldesa de Azkoitia «por vulnerar la Norma Foral de presupuestos»
