Ezker abertzaleak Irungo Ogasunaren auzian Gipuzkoako Auzitegiak igorritako sententzia baloratu du ohar bidez. Bere iritziz, erabaki horrek «jokamolde oso larria zigortu du», instituzio publikoak eta beren lanbideak «lapurretarako eta aberasteko baliatu izan duten pertsonena, hain zuzen».
Alderdi independentistak gogoan izan du Jose Maria Bravo Irungo Ogasunezko zuzendari ohia «EAJren aginduetara aritu zela».
«Ezin dugu ahaztu ere, egun porrot egin duen eredu politikoak –klase politikoa kasta politiko boteretsua bilakatu duena, beti ere herritarren errealitatetik eta beharretatik urrun, gero eta urrunago– ahalbideratu duela horrelakoak gertatzea, eta zoritxarrez Bravo kasua bat gehiago dela, ilunkeria eta ustelkerian oinarritutako orain arteko eredu horren baitan».
Zentzu horretan, sententzia ezagutu ondoren «ardura politikoak eta erantzukizunak eskatzeko ordua ere badela» iritzi dio ezker abertzaleak eta auzi honetako «ardura politikoak izendatzeko ikerketarekin jarraitzea» eskatzen du, «kontu guztiak behar bezala argitu daitezen eta herriak egia osoa jakin dezan».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

