Partida bikaina jokatu du Osasunak Bartzelonaren aurka, baina punturik gabe geratu da (1-2). Nafarrek arazo ugari sortu dizkiote Bartzelonari eta Tito Vilanovaren taldea ez da batere eroso sentitu partida osoan zehar.
Llorentek egin du Osasunaren gola lehen zatian eta Bartzelona ezinean aritu da. Izan ere, nahiz eta hainbat gol aukera sortu dituen ez du asmatu ate aurrean.
Bigarren zatiaren erdialdean iritsi dira partidako jokaldirik erabakigarrienak. Nino bigarren gola egiteko zorian izan da, Vilanova kexaka hasi da falta egin duela eskatuz eta epaileak txartel gorria atera dio.
Cesar Muñiz Fernandez partidako protagonista bilakatu da. Hortik gutxira, Patxi Puñalen aurrean jarri da eta erdilariaren lana oztopatu du. Messik berdinketa egiteko baliatu du eta Puñal kaleratu egin dute epaileari zerbait esateagatik. 15 minutu baino gutxiago falta ziren eta Osasunak ezin izan du berdinketa mantendu, Messik beste gol bat egin baitu.
Ikusi partidako informazio guztia NAIZen webgune berezian.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza
