Naiz.info
Bilbo

EAJk EH Bildu «baztertzen» duela aurrekontuak onartzeko esan du Pernando Barrenak

Pernando Barrena Sorturen bozeramailearen ustez, EAJk EH Bildu «baztertzen» du aurrekontuak onartzeko «bazkide merkeagoak» dituelako.

Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Pernando Barrena Sorturen bozeramailea. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean, Pernando Barrena EAEko aurrekontuen inguruan mintzatu da eta EAJ-k EH Bildu «baztertzen» duela esan du. Hala ere, EH Bilduk ez duela «inoiz EAJrekin ezta inorekin hitz egitea baztertuko» azpimarratu du.

Barrenaren esantean jeltzaleak «kudeaketa publikoaz edo gizarte inbertsioaren mailaz hitz egiteko prest egongo balira» EH Bildu hitz egiteko prest egongo litzatekeela nabarmendu du.

Azaldu duenaren arabera, beren iritziz EAJ PPrekin akordio batetara iristen saiatuko da «arrazoi makro politikoengatik», nahiz eta gehiengorik ez izan Gasteizko Legebiltzarrena. «Baina gutxienez, PP erantzunkide izatea bilatuko dute, eta bake prozesuan bezalako gaietan EAJk duen parte ez hartzeko jarrerekin bat egitea», adierazi du.

Gainera, EAJk PSErengana ere jo dezakeela esan du Barrenak «badaki-eta horiekin adostea ez dela oso garestia, besterik gabe, mahai gainean kromo gehiago jartzea baino ez da».