NAIZ.INFO
DONOSTIA

Gipuzkoako Diputazioak 20.000 euro emango dizkio Korrikari

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Iñigo Urkulllu EAEko lehendakariak harrera egin diete Korrikaren arduradunei. EH Bilduk ere babesa adierazi die.

Urkulluk harrera egin die Mertxe Mujikari eta Edurne Brouardi. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Urkulluk harrera egin die Mertxe Mujikari eta Edurne Brouardi. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Zigor Etxeburua Foru Aldundiko Euskara zuzendariak harrera egin diete Edurne Brouard eta Mertxe Mujika Korrikaren arduradunei.

Garitanok Korrikaren garrantzia nabarmendu du eta ildo horretan, Diputazioak 20.000 euroko diru-laguntza eman duela jakinarazi du. Gainera, foru gobernuko diputatuek euren kilometroan lasterka egingo dutela iragarri du Garitanok.

Arratsaldean, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak egin die harrera Mertxe Mujikari eta Edurne Brouardi.

EH Bilduk ere babesa adierazi dio Korrikari, prentsaurreko batean. Euskararen normalizaziorako garrantzi handia duen ekimena dela nabarmendu du eta guztiz errotuta dagoela nabarmendu du.

Koalizioaren ustez, hala ere, euskararen normalizaziorako bidean eta Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean urrats berriak egin behar dira. Horregatik, hizkuntza politika «ausartagoak» aldarrikatu ditu.