
Goizean goiz ohikoak bilakatzen ari diren hiru zutabeak osatu dituzte Estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak zigortutako zortzi gazteei Bulebarrean kokatuta dagoen Aske Gunera laguntzeko.
Zutabe bat Hernanitik atera da eta autobusean egin dute Donostia arteko bidea. Bestea Grosetik abiatu da, eta Alde Zaharrean bi gazte jaso ostean, Bulebarrera irtsi da. Azken zutabeak, aldiz, Amaratik egin du bidaia.
Ekaitz de Ibero gaztearen atxiloketari aurre egin eta aldez aurretik prestatua zuten egitaraua jarraitzeari ekin diote gazteek. Hala, serigrafia tailerra egin dute, haren ostean Donostiako gazte zigortuen aldeko kamisetak egiteko.
12.30etan kontzertua eskaini du Txemak, 16.00etan ‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’ dokumentalaren emanaldia izan da Skakeitan eta Hesianen kontzertu akustikoek itxi dute gaurko prestatu duten egitaraua.
19.30ean elkarretaratzea abiatu da eta, hura amaituta, berriz zutabeetan, etxerako bidea hartu dute.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

