Amaia UGARTE
DONOSTIA

Prezioak garestitu egin dira martxoan Hego Euskal Herrian

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du martxoan Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetearekin alderatuta. Urte arteko inflazio tasak, ordea, behera egin du lau herrialdeetan.

INE estatistika institutu espainolak emandako datuen arabera, prezioak %0,7 garestitu ziren martxoan Gipuzkoan, otsailarekin alderatuta. Nafarroan eta Bizkaian, igoera %0,6koa izan da eta Araban, aldiz, apalena, %0,3koa.

Urte arteko inflazio tasari dagokionez, ordea, eboluzioa bestelakoa da, behera egin baitu lau herrialdeetan.

Hala, Araban eta Bizkaian bi hamarren jaitsi da eta %2 eta %2,5ean kokatu da, hurrenez hurren. Gipuzkoan eta Nafarroan beherakada hamarren batekoa izan da, %2,4 arte bi herrialdeetan.

INEren arabera, erregaien eta elikagaien prezioen merkatzeak eragin du KPIren urte arteko jaitsiera.