Ertzaintzak kazetari bat kolpatu zuen Aske Gunean joan den ostiralean. Sarean zabaldutako bideoan irudietan ikusi daitekeenez, Argia-ko kazetaria den Lander Arbelaitz erasotua izan zen herri harresitik grabatzen ari zela.
Ostiralean idatziriko kronikan Lander Arbelaitzek jasandako erasoa salatu zuen. «Harresiko jendea ateratzen hasi direnean, eta beraiek esandako lekutik pasa gabe nintzela, agente bat niregana etorri da, eskuan prentsa akreditazioa nuen, eta hala ere, grabatzeko erabiltzen ari nintzen mugikorra lurrera bota didate kolpe batez. Ni neu ere lurrera bota naute eta oinarekin zapalduz zeukaten nire mugikorra berreskuratu ahal izan dut», azaldu zuen kazetariak.
Polizia autonomikoak Segi-ko kide izateagatik sei gazte atxilotu zituen joan den ostiralean Donostiako Bulebarrean. Ia hiru ordu behar izan zituzten Aske Gunean antolaturiko herri harresia gainditu eta gazteak atxilotzeko. Gazteen kontrako kartzela zigorra ezagutzera eman zenetik, Aske Gunea antolatu zuten Bulebarrean elkartasun eta salaketa ekimen gisa.
Elkartasun erakustaldiak igande goizean ere errepikatu dira. 70 bat gazte Basauriko espetxera joan baitira beren sostengua ematera bertan preso dauden Oier Lorente eta Mikel Arretxeri.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

