
Alberto Catalan Nafarroako Legebiltzarreko presidenteak «erabaki judizialei errespetua» zor zaiela eta kolaboratzekok prest dagoela erantzun du, kazetariek Maria Paz Benito epaileak lekuko gisa deklaratzera joateko egin dion deiaz galdetu diotenean.
Parlamentuko saioa hasi aurretik egin ditu adierazpenak Catalanek. Horrelako egoera batean «oso zuhurra» izan behar dela esan du, eta justiziari laguntzeko prest egon behar dela.
Nafarroako Kutxako Batzorde Iraunkorraren esistentziaz galdetuta, ez du argibiderik eman nahi izan, «adierazpenak egiterakoan zuhurra» izan behar dela argudiatuta. «Epaileak zer esaten duen itxaron behar da», nabarmendu du.
Javier Caballero UPNko parlamentariak ez die kazetarien galderei erantzun nahi izan.
Biak lekuko gisa deklaratzera deitu ditu Maria Paz Benito epaileak, dieten auzia dela-eta. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, Jose Iribas Hezkuntza sailburua, Carlos Garcia Adanero UPNko legebiltzarkidea eta Samuel Caro PSNko parlamentaria ere deitu ditu maiatzaren 10erako.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
