
Azken jardunaldian erabakiko da Emakumezkoen Lehen Mailako txapelduna zein izango den. Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen jokatutko duten partidan, hainz zuzen ere. Zuri-gorriek helburua bete dute eta kostata izan bada ere, Realaren kontra Zubietan jokatutako derbia irabaztea lortu dute.
Oruetak egin du partidako lehen gola penaltiz lehen zatian. Realak ordea, norgehiagoka berdindu du Aizpuruaren burukada batekin. Athleticen erantzuna azkar iritsi da eta Nekanek garaipena eman dio Athletici. Zuri-gorriek San Mamesen babesa izango dute liga irabazteko eta berdinketa bat nahikoa izango da Athleticentzat.
Bestalde, Reala Koparako sailkatzeko aukera gabe geratu da porrotarekin eta Lagunak taldeak ere galdu egin du 1 eta 2 Collerenseren kontra etxean jokatutako partidan.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
