
Iritsi zaie Batxilergoa amaitu duten Hego Euskal Herriko 11.500 ikasleri azken bi urteotan ikasitako guztia azterketa batean jokatzeko ordua. Gaur hasi dute unibertsitatera sartzeko hautaproba eta ostiral arte luzatuko zaie froga.
Guzti hauetatik 1.160 arabarrak izango dira, 4.336 bizkaitarrak, 3.324 gipuzkoarrak eta 2.718 izango dira nafarrak. Hizkuntzari dagokionez, 6.269 ikaslek euskaraz egingo dute azterketa, 5.269k, aldiz, gazteleraz.
Probak bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu.
Fase espezifikoa borondatezkoa da eta helburua ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan neurtzea da, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
