NAIZ.INFO
BAIONA

Aitor Zubillaga aske geratu da

Aitor Zubillaga Zurutuza aske geratu da kontrol judizialpean, Kazeta.infok jakinarazi duenez. Haren aurkako euroaginduaren agiriak ez dira iritsi oraindik eta heldu den astearterako jarri diote hitzordua Paueko Auzitegian.

Aitor Zubillaga Zurutuza aske geratu da kontrol judizialpean, Kazeta.infok jakinarazi duenez. Zumarragarraren aurkako euroaginduaren agiririk ez da iritsi eta, horrenbestez, heldu den asteartean aurkeztu beharko du Paueko Auzitegian.

Zubillaga atzo atxilotu zuen Polizia frantsesak Saran, Auzitegi Nazional espainolak igorritako euroagindu baten aitzakian.