«Faltsuak» dira Ertzaintzaren ustez azken egunetan Bilbon eta Zarautzen egin diren sexu erasoen aurkako salaketak.
Bilboko kasuan, pasa den ekainaren 16an eraso sexista bat jasan zuela salatu zuen 18 urteko emakume batek. Ikerketak aurrera egin ahala, ordea, gezurra esan zuela aitortu du gazteak.
Gauza bera gertatu da Zarauzko kasuan. 15 urteko neska batek herriko malekoian eraso sexista bat jasan zuela salatu zuen. Denbora baten ostean, ordea, esandakoa «modu horretan» ez zela gertatu aitortu du.
Bi gertaera hauek tarteko, diligentziak ireki ditu Ertzaintzak eta salaketa faltsuak jartzeak ondorio judizialak izan ditzakeela esan du.
Basque Country
Los ingredientes para un «lawfare»
Culture
Jon Sarasua: «Marko ideologiko jakina dago txapelketan, eta pobrea»
Basque Country
Lawfare: berria ez den jarduera bat, sei kasu paradigmatikotan
Basque Country
Las negociaciones de PNV y PSE tendrán en vilo a 433 altos cargos y asesores
Basque Country