Naiz.info
Baiona

Lurralde Elkargoa galdegin du Collette Capdeviellek emendakin baten bitartez

PSko diputatu Collette Capdeviellek Lurralde Elkargoa galdegin du Asanblea frantsesean ezarritako emendakin baten bitartez eta Estatuak Ipar Euskal Herriaren egoera onar dezala ere eskatu du.

Colette Capdevielle PSko diputatua. (Gaizka IROZ)
Colette Capdevielle PSko diputatua. (Gaizka IROZ)

Colette Capdevielle PSko diputatuak estatus bereziko Lurralde Elkargoen sorrera galdetuz zuzenketa ezarri du Asanblea frantsesean laster aztertuko den Deszentralizazio Legearen baitan. I. Titutuan, 9. artikuluaren ondoren joanen da emendakina, eta horren bitartez ez du Lurralde Elkargo berezi bat galdetuko Ipar Euskal Herriarendako, baizik eta egitura hori Estatuaren baitan onartua izan dadila.

Capdeviellek Sylviane Alaux PSko diputatuari emendakina berarekin aurkezteko gomita luzatu diola erran du, baina ez omen du erantzunik jaso. Capdeviellek ere azpimarratu du bere desmartxa Hautetsien Kontseiluarekin eta Koordinazioarekin argitasun guztiarekin egina izan dela. «Zuzenketa honek lehen aldiz eramaten du Parlamentuaren aitzinera ezagutza instituzionalaren aldarrikapena Euskal Herrian izendatua izan den gisara, duela zenbait hamarkada», nabarmendu du.