NAIZ.INFO
IRUÑEA

Herriarekin eta herriarentzako egindako jai egitarau oparoa aurkeztu du Gora Iruñeak

Jai gunea izateko baimenak lortzeko igaro behar izan dituen oztopo guztien ondotik, sanferminei begira buru belarri ari da lanean Gora Iruñea herri ekimena. Hamarka ekimenek osatutako egitaraua ere eman dute ezagutzera.

Urtean zehar ehunka lagunek auzolanean egindako lanaren fruitua aurkeztu egin du Gora Iruñeak: San Fermin jaietako herri egitaraua.

Runa parkean ezarrita egongo den jaigunea goizeko 11.00etatik goizaldeko 3.00-4.00ak arte egongo da irektia egunero, eta askotariko ekimenak egongo dira bertaratzen direnen gozamenerako: bazkariak, azoka desberdinak, kontzertu ugari, herri olinpiadak...

Horrez gain, Alde Zaharreko kaleetan barrena burutuko diren 300 ekintza ere antolatu ditu plataformak.

Gune euskaldun, parekidea, eta auzonalean eta errespetuan oinarritutakoa lortzeko, UPNk jarritako oztopoak gainditu behar izan dituela gogoratu du Gora Iruñeak eta, aurrera begira, San Ferminetako jai batzordea osatzea helburu duela gaineratu.

«Horixe da hurrengo erronka, instituzioekin lan egitea eta mahaiaren inguruan esertzea, denon artean San Ferminak eraikitzeko, inongo traba eta eragozpenik gabe», azaldu dute.