
Lakuako Gobernua, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Debagoienako eta Basauriko alkateak, Mondragon taldea eta Fagor Etxetresnak kooperatibako ordezkariak 15.00etan bilduko dira Gasteizen, Fagorren etorkizuna aztertzeko.
Hasiera batean astelehenean biltzekoak baziren ere, Mondragon taldearen agenda arazoak zirela medio bertan behera utzi zuten bilera. Azkenean, Lakuako Gobernuak deituta, gaur elkartuko dira.
Urkulluren Exekutiboaren helburua Fagor eta Mondragon taldeko ordezkariei entzutea da, enpresaren egoera zehatza zein den jakiteko. Horrekin batera, Fagorren itxierak zer eragin izango duen jakin nahi du.
Bilerara Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua; Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Imanol Pradales Bizkaiko Sustapen Ekonomikorako diputatua; eta Fagorreko zuzendari Sergio Treviño joango dira. Debagoienako alkateak eta Basauriko Udaleko ordezkariak ere bertan izango dira.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra


