NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bi eskalatzaile erreskatatu ditu Ertzaintzak Uzturren

Gipuzkoako Uzturre mendiko horma batean aurrera egin ezinean gelditu ziren 24 urteko bi eskalatzaile tolosar erreskatatu ditu Ertzaintzak gauerdian. Onik daude biak.

Lakuako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, igandeko 20.45ean lagun batek abisua eman zuen Tolosako ertzain etxean, bi lagun Uzturre mendiko horma batean aurrera egin ezinean zeudelako.

Ertzaintzaren erreskate taldeek gauerdi inguruan aurkitu zituzten bi gazteak, eta ordu erdiren buruan erreskatatu zituzte.

24 urteko bi tolosar dira, eta onik itzuli dira etxera.