Gure Hezkuntza plataformak deituta, hamarka ikasle, irakasle eta gurasok protesta egin dute Lakuako Gobernuaren egoitza aurrean.
Ibaiondo eta Tokierder ikastetxeetako ikasleek Agate Deuna bezpera bertan ospatu dute eta, kantuen bitartez, Lomce legea ez aplikatzeko eskatu dute. Plataformako bozeramale Blanka Martinez de San Vicentek adierazi duenez, «40 urtetako atzerapausoa» suposatzen du PPk bultzatutako hezkuntza erreformak.
«Gainera, orain arte egindako proiektu eta egitasmoak zapuztuko dira eta gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko ezintasunean aurkituko gara», azaldu du.
Martinez de San Vicentek eskaera zuzena egin dio Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza Sailburuari, Lomce «legea ez aplikatzeko, ez 2014-2015 ikasturtean ez inoiz».