Naiz.info
Oñati

Langile batek lau hatz galdu ditu Fagorrek Oñatin duen lantegian

Oñatiko Fagor Industrialen lanean ari zen arrasatear batek eskuko lau atzamar galdu ditu prentsa batek eskua harrapatu ondoren. Donostia Ospitalera eraman dute zauritutako langilea.

Fagor Industrialek Oñatin duen «showroom»aren irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Fagor Industrialek Oñatin duen «showroom»aren irudia. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Langile batek eskuko lau hatz galdu ditu Oñatiko Fagor Industrial lantegian. Goiena.net agerkari digitalaren arabera, ezbeharra eguerdiko 13.00ak inguruan gertatu da, langilearen eskua prentsak harrapatu duenean.

Zauritutako behargina G.H. 35 urteko arrasatearra da eta iturri berberen arabera txapako linean muntaiako piezak lantzen dituen prentsak harrapatu dio eskua.

Donostia Ospitalera eraman dute zauriak artatzera.