NAIZ
DONOSTIA

DonostiCupera etortzea galerazi zioten palestinarraren «erailketa» salatu dute Batzar Nagusiek

DonostiCup txapelketara etortzea galerazi zioten gazte palestinarra hil egin da Israelgo Armadaren bonbardaketa batean, bere familiarekin batera. Gipuzkoako Batzar Nagusiek «irmoki» salatu dute haren «erailketa» eta Israeli deia egin diote palestinarren aurkako erasoak bertan behera utz ditzan.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Israelek gazte palestinarra hil izana. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Israelek gazte palestinarra hil izana. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazpena onartu dute Israel Gazaren aurka egiten ari den bonbardaketen harira eta, zehazki, DonstiCup txapelketara etortzekoa zen baina baimenik eman ez zioten haurraren heriotzaren harira. Hai Al Bustan taldeko kide zen eta azken unean Israelek ez zion Donostiara etortzeko aukerarik eman.

Herenegun jakin zutenez, gazte hori bonbardaketa batean hil da bere familiarekin batera. Batzar Nagusiek aho batez onartu dute haren «erailketa irmoki» salatzen duen adierazpena, EH Bildu, EAJ, PSE  eta PPren botoekin, eta Israelgo Gobernuari deia egin diote bertan behera utz dezan «palestinar herriaren aurka ematen ari den erasoa».

Aldi berean, nazioarteko komunitateari «presio egin dezala» galdegin diote Gipuzkoako batzarkideek.