
Aurten, Berlingo Harresia eraitsi zuteneko 25. urteurrena beteko da (1989an izan zen). Horren ondorioz, gertakari historiko garrantzitsu batzuek erabat aldatu zuten «Ekialdeko Europa» deituriko bloke hura osatzen zuten herrialdeen geografia politikoa.
Espero zitekeen bezala, 25 urtean antzinako gizarte komunistak guztiz eraldatu dituzten aipaturiko aldaketek herrialde horietan ekoitzitako zineman islatu dira. «Beraz, zinema prozesu sozial eta politiko horren erregistro eta lekukotza bilakatu da», azaldu du Zinemaldiko antolakuntzak.
Gaur egungo ikusleentzako «imajinario berriak» proposatzen dituzte guztiek, atzera begirakoan bilduko diren mota guztietako gai, genero eta estiloen bitartez: drama soziala, ohitura komedia, thrillerra, gazteekin lotutako gaiak lantzen dituzten filmak, zientzia fikzioa, dokumentala eta zinema belikoa.
Atzera begirakoak 50 film bilduko ditu guztira, honako herrialde hauetakoak: Bosnia, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania eta Serbia. Film horietako asko hemen argitaratu gabeak dira.
Liburu bat
Matthieu Darrasek koordinatutako liburu batek osatuko du zikloa. Europa osoko hainbat kazetari eta kritikari nabarmenen kolaborazioak jasotzen ditu: Janka Barkoczi, Hana Cielova, Andreea Dobre, Maria Ferencuhova, Zsolt Gyenge, Blazej Hrapkowicz, Eva Krizkova, Anita Libor, Alexandra Olivotto, Yoana Pavlova, Vladan Petkovic, Tristan Priimagi, Ola Salwa, Stefan Uhrik eta Greta Vartsenak.
Zuzendari batzuk Zinemaldira etorriko dira, atzera begirakoaren parte diren beren pelikulak aurkezteko: Sarunas Bartas (Lituania), Kristina Buozyte (Lituania), Marian Crisan (Errumania), Mira Fornay (Eslovakia), Bohdan Slama (Txekiar Errepublika), Malgorzata Szumowska (Polonia) eta Anna Viduleja (Letonia).
Donostia Zinemaldiak antolatu du «Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua» zikloa, CulturArts-IVAC erakundeak (Valentzia), San Telmo Museoak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia 2016k lagunduta.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»
