NAIZ
KAIRO

Anaia Musulmanen alderdi politikoa desegiteko agindu du Egiptoko Justiziak

Egiptoko auzitegi batek Askatasuna eta Justizia alderdia desegiteko agindua eman du. Anaia Musulmanen jarduera iazko irailetik zegoen debekatua, baina epai horretan ez zen zehazki aipatzen gaur desegiteko agindua jaso duen alderdia.

Mohammed Badia, Anaia Musulmanen buruzagia, ekainean, epaiketa batean. (Khaled DESOUKI/AFP PHOTO)
Mohammed Badia, Anaia Musulmanen buruzagia, ekainean, epaiketa batean. (Khaled DESOUKI/AFP PHOTO)

Egiptoko Administrazio Auzitegi GorenakEgiptoko Administrazio Auzitegi Gorenak erabat legez kanpo utzi du islamisten ordezkaritza politikoa.

Izan ere, 2013ko irailean Anaia Musulmanen jarduera debekatzen zuen epaiak ez zuen Askatasuna eta Justizia alderdia espreski aipatzen eta, hortaz, aukera bat uzten zuen hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko.

Urte bereko abenduan, Estatuak «talde terrorista» izendatu zituen Anaia Musulmanak.

Era honetan, gaur jakinarazi den epaiak jarduera politikoaren atea erabat itxi die islamistei, aipatu alderdiaren ondasun guztiak ere Estatuaren esku uzten dituelarik.

Ez dago gaurko epaiaren kontra helegitea aurkezterik.

Iazko uztailean Mohamed Morsi presidente islamista estatu kolpe baten bitartez boteretik kanporatu zutenetik, etengabea izan da Anaia Musulmanen aurkako errepresioak, era masiboan ikertuak eta atxilotuak izan baitira kideak.