
Jendetza elkartu da Donostiako Piraten La Flamenka gunean pasa den astearte gauean gozatu ezin izan zuten Esne Beltzaren kontzertua ikustera. Solidarioa zen kontzertua, ekaitzak 90.000 eurotik gorako kalteak eragin baitizkie Piratei. Erantzuna ikusita, lepo bete da 18.30ean gunea kontzertuarentzat, elkartasun faltarik ez da izan, behintzat.
Piratek eurek ere pankarta erraldoia zabaldu dute gerturatu diren guztiei denen artean dena dutela posible esateko. Esne Beltzako taldekideak ere pozik ibili dira, antza; kontzertua amaitu eta berehala bertan bizi izan denaren adierazgarri ona den argazki honekin mezua zabaldu baitu, eskerrak emanez eta elkarrekin ekiteak duenari indarra emanez. Kontzertua hastearekin batera sarean ere mezu andana izan da Piraten alde.
Gaurkoa handia izan da!! Gora zuek!! Mila esker! Denon artean dena dugu posible! Horixe baietz ;-) @naiz_info pic.twitter.com/Uf7J4qHeJn
— Esne Beltza (@EsneBeltza) August 15, 2014

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

