Westminsterreko epaitegiak gaur berrabiarazi du Antton Troitiño donostiarra Espainiaratzeko epaiketa, pasa den irailean behin behinean atzeratu ondoren. Emma Arbuthnot epaileak ebazpena urriaren 17an jakinaraziko duela adierazi du, Fiskaltzak eta defentsak beraien arrazoiak agertu ostean.
Antton Troitiño Londresen atxilotu zuten 2012 ekainean, Iñaki Lerinekin batera. 2012an Westminster-eko epaitegiak Estatu espainolera estraditatzea onartu zuen, baina bertan behera geratu zen Parot zeritzon doktrina etetearekin batera.
Izan ere, Troitiño 2011ko apirilaren 13an geratu zen aske, 24 urte Estatu espainoleko espetxeetan igaro ondoren. Askatasuna berreskuratu zuenetik kartzelara itzularaztea xede zuen kanpaina politiko eta mediatiko bat jasan zuen, eta astebete beranduago aske uzteko agindu zuen epaileak bilatu eta atxilotzeko agindua eman zuen, espexe-aldia luzatu eta ‘Parot dokrina’ delakoa aplikatzeko.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción



