
Koalizio abertzalearen mozio batean jatorria duen erdibideko zuzenketa adostuta, Kataluniako prozesuaren aldeko adierazpena onartu du Gasteizko Legebiltzarrak, EAJ eta EH Bilduren botoekin.
Lehen puntuan, Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa «errespetatzen eta aitortzen» du Gasteizko Legebiltzarrak, «kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa».
«Helburua Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatzea da, bere etorikizun politiko kolektiboa zehazteko», gaineratzen du adierazpenak.
Era berean, aldarrikatzen du herriek bere etorkizun politikoa erabakitzeko «zilegitasun demokratikoa» daukatela, «muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik».
Testua onartu dutenean, EH Bilduko legebiltzarkideek «estelada» bat atera eta txalo egin dute. Legebiltzarreko presidenteak, Bakartxo Tejeriak, keinu hori txarretsi du, eta Parlamentua «zirkoa» ez dela esan die.
Sarean zeresana eragin du adierazpenaren inguruko eztabaidan Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak esandakoak. Izan ere, haren iritziz, «ezin da demokrata izan eta erabakitzeko eskubidearen alde egon».

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos





