naiz
donostia

Langile bat zauritu da Deban, burdinezko flaxa bat hanka gainera erori ondoren

Ezbeharra Debako Danobat lantegian gertatu da. Burdinezko flaxa bat hanka gainera erori zaio langile bati eta Mendaroko erietxera eraman dute.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, lan istripua goizeko 08.50 inguruan gertatu da Danobat lantegian, Debako Artzabal auzoan.

Iturri berberek adierazi dutenez, langileari burdinezko flaxa bat erori zaio hanka gainera eta Mendaroko erietxera eraman dute.