NAIZ
DONOSTIA

Hassanna Aaliaren asilo politiko eskariari babesa eskaini diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Aho batez babesa eskaini diote Hassanna Aaliari Gipuzkoako Batzat Nagusiek. Espainiar Gobernuari eskatu diote giza eskubideen aldeko ekintzaile saharauiarrari asilo politikoaren eskaera onartzea.

Hassanna Aaliaren artxiboko irudia. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Hassanna Aaliaren artxiboko irudia. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez babesa eta elkartasuna esakini diote Hassanna Aalia giza eskubideen aldeko ekintzaile saharauiarrari. Batzar Nagusietako lehendakari den Lohitzune Txarolak irakurritako agiri batean, espainiar Gobernuko barne ministroari zuzendu diote eskaera.

Zentzu honetan, euren kezka adierazi nahi izan dute, bere herrira itzultzekotan «Marokoko agintari okupatzaileek gogor zigortuko duelako». Hau dela eta, espainiar Estatutik kanporatzeren arriskua azpimarratu dute. «Ez da bizi osoan kartzelatik aterako, bere ekintzailetza politikoa izanik leporatzen zaion delitua, hain zuzen, nazioartean aitortutako Saharako herriaren autodeterminazio eskubidearen alde bide baketsuetatik borrokatzea».

Era berean, babesa helarazi nahi izan diote Gasteizko Legebiltzarrak onartutako ‘Bakea eta askatasuna Mendebaldeko Saharan’ adierazpenari.

Era berean, atzo, Bizkaiako Batzar Nagusiak izan ziren ekintzaile saharauiarrari babesa helarazi nahi izan ziotenak. Zentzu honetan, «errepresio egoeraren amaiera» eskatu zuten, eta «preso politiko saharauiar guztien askatasuna» aldarrizkatu zuten.

Bai batzuek zein besteek, Aaliaren nazioarteko errekonozimendua nabarmendu dute.