NAIZ
DONOSTIA

Bi langile hil dira Olaberrian eta Turtziozen, lan istripuz

Bi langile hil dira gaur goizean izan diren lan istripuetan, bat Olaberrian eta bestea Turtziozen.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lan istripua izan da gaur eguerdian Olaberriko Karobi poligonoan, Construcciones Metalicas Ogei enpresan. Langile bati pieza bat erori zaio gainera eta bertan hil da. 55 urte zituen eta Lazkaoko bizilaguna zen.

ELA, LAB, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute etzi, 12.00etan, Karobi industriaguneko biribilgunean, lan istripua salatzeko.

Turtziozen, berriz, beste lan istripu bat izan da goizeko 9.00ak baino lehenago eta langile bat hil da, hondeamakina batek harrapatuta. Guriezoko (Kantabria) 50 urteko gizonezkoa da hildakoa.