
Baserri giroan aurkitu du aitzakia Asier Altunak ‘Amama’ lanean. Eta teilatupe askotan gertatzen den talkari eutsi dio. Baserria agortzen ari den bizimodu bat da, kalekoa gailendu zaion garaietan. Horrek, belaunaldi desberdinen arteko desoreka ere eragiten du. Familia baten bizimoduan sartu da Altuna, amama gertatzen den guztiaren lekuko isila delarik.
«Txikitan nire amama gogoratzen dudan bezalakoa pintatu dut. Sukaldean eserita isilik eta beti presente. Egonean, baina hortxe», adierazi du zuzendariak.
«Emakume indartsua eta ederra da Amparo Badiola –filmeko amama– eta zorte handia izan nuen kafetegi batean topatu nuenean», gaineratu du.
Kandido Uranga Tomasen paprean sartu da filmean, baserri gizon gogorra, gerora garapen azpimarragarria izango duena. «Oso pertsonaia gogorra da, txakur bat ere hiltzen du, baina etxeko emakumeek aurre egiten diote, eta eraldatu egiten da, sentimenduak erakusteko gai da. Alabaren obra bat ikusi eta hunkitzeko gai da», nabarmendu du.
Irudien garrantziaz mintzatu da Altuna: «Hasierako gidoian ez genuen pentsatu ondo egitea, baina buelta batzuk ematen aritu ginen eta azkenean joku moduko hau aurkitu genuen».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»



