
Felix du protagonista ‘Les Demons’ lanak eta haur askori gertatu bezala, beldur askori aurre egin beharrean da. Bizilagun susmagarriak, haurren desagerketa eta hilketa, gurasoak banantzeko beldurra...
Haur baten barne beldurretan sartu da Lesage. «Denok izan gara haurrak eta denok identifika gaitezke haurrekin. Beldurrak ditugu haurrak garenean eta helduak garenean ere, baina haiekin bizitzen ikasi behar dugu, horrek ematen baitio edertasuna bizitzari», adierazi du. Bere haurtzarora itzuli da Lesage bere lehenengo fikziozko lanean –orain arte dokumentalaren alorrean aritu da– eta hortik hartu ditu filmerako oinarrietako batzuk.
Felixen beldurrei pederasta baten pertsonaia gehitzen zaio, zuzendariak haurtzaroan bizi izan zuen egoera batean sostengatutakoa. «80ko hamarkadan Montrealen halako bahiketa uholde bat izan zen eta nire anaia handiari esker maniakoen istorioak entzuten nituen. Interesgarria iruitu zitzaidan pertsonaia hori sortzea sintetizatu egiten delako beldur hori», esan du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

