
19 urterekin Lau eta Erdiko final laurdenetarako txartela lortu du Jokin Altunak. Amezketar gaztea Aritz Lasari gailendu zaio Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan (22-13).
Lasak egin du partidako lehen tantoa, baina honen atzetik 15 egin ditu segidan Altunak. Nahieran mugitu du pilota eta aurkaria pilotari gazteak eta bi eskuekin joko bikaina erakutsi du. Tanto errenkada sakez egindako huts batekin eten du. Urretxuarrak, hala ere, ez zuen sake gehiegi baliotzen eta 17-3 ere jarri dira.
Hor iritsi da gaur gorriz aritu den pilotariaren berpizkundea eta bederatzi tanto egin ditu segidan, 12-17raino gerturatzeraino. Gazteak, ordea, bere lanean jarraitu du eta 22. tantorainoko bidea aurkitu du.
Modu honetan, Altuna final laurdenetako ligaxkan da, non Aimar Olaizola, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Artola izango dituen aurrez-aurre. Azken hau izango du lehen aurkari, hurrengo ostiralean Atano III. pilotalekuan iazko bigarren mailako finala berriz bizitzeko aukera izanda. Orduan, Alegiakoa gailendu zen.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
