naiz
usurbil

Langile bat zendu da Usurbilen aldamiotik erorita

56 urteko gizon bat zendu da Usurbilen, lanean ari zela aldamiotik erori eta gero. 16:30ean gertatu da ezbeharra Atalluko poligonoan.

Gizon bat hil da Usurbilen, lanean ari zela aldamiotik erori eta gero. 56 urte zituen zendutako gizonak eta, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez,  Atalluko poligonoan gertatu da istripua.

Langilea, autonomoa, enpresa batentzako hainbat lan burutzen ari zen eta aldamiotik erorita, bertan zendu da.