NAIZ
HANBURGO

Helmut Schmidt Alemaniako kantziler ohia hil da

Helmut Schmidt Alemaniako kantziler ohia hil da Hanburgon, 96 urte zituela. SPD Alderdi Sozialdemokratako buruzagia izan zen eta gerra hotzaren garai gorenetan izan zen agintean.

Helmut Schmidt, 2013ko apirileko argazki batean. (Franziska KRAUFMANN/AFP)
Helmut Schmidt, 2013ko apirileko argazki batean. (Franziska KRAUFMANN/AFP)

Helmut Schmidt 96 urte zituela hil da Hanburgon, bere jaioterrian, Alemaniako komunikabideek berri eman dutenez. Azkenaldian bere osasun egoerak okerrera egin zuen.

Schmidt SPD Alderdi Sozialdemokratako buruzagia izan zen eta Alemaniako Errepublika Federaleko kantziler 1974-1982 artean, Willy Brandt-en ondotik.

Europazale amorratua zen, Europaren batasunaren eta moneta bakarraren aldekoa, eta 70. hamarkadako krisi ekonomikoari egin behar izan zion aurre. Bere agintaldian gerra hotzaren unerik gorenak ere bizi izan zituen.