
Emakumeen Biraren 29. edizioa apirilaren 13tik 17ra ospatuko da euskal errepdieetan, UCIk (Nazioarteko Txirrindularitza Batzordea) data aldaketa onartu du, Biciciclismo atariak baieztatu duenez. Modu honetan, euskal txirrindularitzak bi aste handi izanen ditu segidan, aurreko astean Lizarrako Miguel Indurain Saria, Euskal Herriko Itzulia eta Zornotzako Udaberri Klasika ospatuko dira-eta.
Lasterketa maila gorenera erameten saiatu dira antolatzaileak, hau da, UCI Women's World Tour mailara, baina duela hamar egun ezezkoa jaso zuen. Hala ere data aldaketa aztertuko zutela adierazi zuten UCItik.
Honen aurrean, antolakuntzak argi utzi zuen haien aukera: «Data aldaketa ez badute onartzen, ez da lasterketarik izanen».
Ildo beretik, orain Lakua eta ETBk haien konpromisoak mantentzea espero dute. Telebista publikoak egunero etaparen laburpena eskeiniko du eta azken etapa zuzenean. Neurri hauekin, 2017an World Tourrera salto egiteko esperantza mantentzen dute.
Katarzyna Niewiadoma poloniarra suertatu zen garaile aurten, Ashleigh Moolman hegoafrikarra eta Emma Johansson suediarraren aurretik.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
