Jon Ormazabal

Olaizola eta Urrutikoetxea garaile egundoko partidan

Final itxura izan du goraino bete den Bizkaia pilotalekuak eta kantxan izan diren lau piloatriek ere goren mailako ikuskizuna eskeini dute txapelketako partidarik onenean. Garaipena Aimar Olaizolaren Urrutikoetxearen alde erori da  22-19 baina Martinez de Irujo eta Rezustari lehen partida horrela galtzeak ere ez lieke pena askorik eman behar.

Urrutikoetxeak beste erakustaldi bat eman du atzean. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)
Urrutikoetxeak beste erakustaldi bat eman du atzean. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)

Lehia berehala hausteko zorian izan da, Asegarceko bikotea 10-1 aurreratu denean. Bergarako atzelariari kosta egin zaio partidan sartzea, Aimarri aukerako pilotak uzti dizkio eta Goizuetakoak ez du barkatu. Bitartean, Mikel urrutikoetxeak beste erkustaldi bat eman du atzean, pilotarik entregatu ez eta defentsan bikain moldatu ostean.

Baina lehen tantuetan jokoan sartzerik ezin izan duen Martinez de Irujo ez zegoen amore emateko eta partidak ezinezkoa zirudien arren, orekatzea lortu du lan bikaina eginez. Rezustak ere pixkanaka gora egin du bere jokan, ezkerra askatu du eta pilota egokia topatu duenean partidaren itxura errotik aldatu dute 17-16 hurbiltzeraino.

Hala ere, nekeak bere eragina izan du laurengan, gorriek azkenaldera gehiago asmatu dute eta hirugarren puntua eskuratu dute. Pilotazaleek zutik jarrita agurtu dituzte lau protagonistak.

Txapeldunen bigarren garaipena

Etxebarrin jokatutako partidan, egungo txapeldunek, Oinatz Bengoetxeak eta Alvaro Untoriak, aste bikaina osatu dute eta bigarren puntua eskuratu, Berasaluze II.a eta Beroizi 14-22 irabazi ostean.

Asteartean Arrasaten hobekuntza zantzuak erakutsi zituzten eta gaur ere arerioak baino gehiago izan dira partida hasieratik amaierara.