
Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak Euskal Herriko txoko desberdinetan jasotako baikortasuna islatu nahi du larunbateko ekitaldian: «Herriz herri aurkitu dugun gogoa, ilusioa eta irriak Miribillan bildu nahi ditugu larunbatean».
Orain arteko kanpaina modu eraginkorrean lantzen ari dela nabarmendu du Agirrek Miribilla kanpoaldean egindako ekitaldian: «Ondo ari gara, herri hau aurrera eramateko proiektu eta eskaintza dugu, eta gure herriak merezi duen etorkizuna irabazteko prest gaude». Horren isla izan nahi du larunbateko ekitaldiak. «bBatzuk esfortzu handiak egin dituzte EH Bildu lurperatzeko, baldintzatzeko, gutxiesteko. Ba ez dute lortu. Indartsu gaude, gorantza goaz, eta larunbatean erakutsiko dugu EH Bilduren proiektuak babes zabala duela gure herrian».
EH Bilduk herrian jarri du jomuga. «Jendea da gure erreferentzia nagusia, herria aske, justu eta duina gure helburua. Lehiatzera goaz gobernu alternatiba garelako, ezinbesteko erreferentzia politikoa garelako Euskal Herrian. Jendearekin gobernatzeko, eta jendearentzat gobernatzeko».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
